Zientzia Azoka

Zientzia Azoka
2019/05/11
12:30 – 16:30
Bilboko Plaza Berria
 
Deustuko Unibertsitateak, aurten ere, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azkoa jaialdian hartuko du parte, Bilboko Plaza Barrian, maiatzaren 11n. 32 ikastetxetako DBHko eta Batxilergoko ikaslek, guztira 90 lan, urtean zehar landutako proiektu zientifiko eta teknologikoen emaitzak aurkeztuko dituzte.  Horrez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugalgo ikasleak ere egongo dira, Zientzia Azokan parte hartzeko saria jaso dutenak beste zientzia-azoka batzuetan.

Gazte horiek espazioa partekatuko dute lanak ezagutzera emango dituzten unibertsitate eta zentro teknologikoetako ikertzaile profesionalekin. Deustuko Unibertsitateak, 10 proiektu hauek aurkeztuko ditu:

– FabAcademy, Fabrikazio Digitalerako Programa aurreratua. Zuzendaria MITeko Neil Gershenfeld da eta Deusto FabLab-ek du hartuta.

– SmartMotoChallenge eta / edo SmartDronChallenge, Fakultatean emandako diziplina guztietarako zeharkako proiektuak: diseinua, mekanika, elektronika, informatika, industria.

– Waste4Think, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritutako hondakinen kudeaketaren paradigma berri baterantz egitea du helburu.

– GreenSoul, energia kontsumitzen duten gailuek erabiltzen duten modua aldatuz eraikin publikoetan energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko proiektua da.

– INTER-ACT,  elkarrekintza sozialarekin, teknologiarekin eta literatura klasiko unibertsalarekin ikasteko eta gozatzeko espazioa.

– Emotion 1.0, errealitate birtualeko programa

– Bizkaian mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileen autokontrolaren azterketa eta Bounded Agency.

– Ezagutu ezazu zure burmuina, burmuinak nola funtzionatzen duen eta funtzio kognitiboak nola ebaluatzen ditugun erakusten duten tailerrean.

– 3.0 arrakala digitala, Euskadin, nerabeen artean, generoaren ondorioz agertzen diren desorekak lantzeko.

– Lehiakortasunari buruzko Behatokia, lurraldeko lehiakortasuna ezagutzeko plataformako bideoa.

Oraingo honetan, Europako SPOON proiektuko kideak izango dira, Erasmus + programan integratua, Zientzia Azoka bisitatuko dutenak, helburu dute iritziak trukatzea eta irakasle parte hartzaileen beharrak identifikatzea horrelako zientzia azoketan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>