Euskal Gaien Institutuaren 50. urteurrena. “Hik eta biok” mahai-ingurua

Euskal Gaien Institutuaren 50. urteurrena.
07/12/2024
11:30 – 11:30
Durangoko Museoa
 
Euskararen biziberritzearen testuinguruan hitanoaren biziberritzeari ere erreparatzen hasi zaio, hainbat ikuspegitatik, gainera (https://www.hitanoaz.eus/)

Herri-hizkeretako hitanoa jaso eta aztertzeko lanak ugarituz doaz, eta ikuspegi morfologiko-linguistikoarekin batean, ikuspegi soziolinguistikoari ere garrantzi handia ematen ari dira bai ikertzaileak bai hizkuntza-ekintzaileak. Ildo horretan, toka eta noka erabiltzeko herrietako proposamenak eta ekimenak ere hazten doaz. Beste alde batetik, berriz, jakina da nokaren higadura are larriagoa dela tokarena baino eta galera horrek gizarteko genero-rolen banaketarekin zerikusi zuzena duela.

Hori guztia kontuan hartuta eta egoeraren nondik norakoen berri zuzena eskuratzeko, mahai-inguru batean hitza eman nahi diegu aipatu hiru adarrak aldez edo moldez lantzen ari diren adituei, eta mahai-ingurura bertaratuei.

Abenduaren 7an Durangoko Azokaren programazioan «Hik eta biok» mahai-ingurua antolatu du Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak, sorreraren 50. urteurrenaren ingurumarian.

Durangoko Museoan izango da, goizeko 11:30ean.
Parte-hartzaileak:
Garbiñe Bereziartua (gidaria)
Onintza Legorburu
Beñat Arruti
Ana Jaunarena

https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua

 
  • Comparte este contenido:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Agregar evento al calendario:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>