STEAM arloetan genero arrakalari aurre egin – IRAKASLEAK

STEAM arloetan genero arrakalari aurre egin - IRAKASLEAK
11/11/2021
15:30 – 17:00
Amurrio. Casa Catequesis, Araba Kalea, 01470 Amurrio, Álava
 
Irakasleak gazteen erreferente garrantzitsuak dira. Eragin handia dute gazteen autokontzeptuan, interes eta itxaropenetan, erreferenteak sortzen eta zientzia eta teknologia ikasketekiko eta lanbideekiko ezagutza sustatzen.

Horregatik, jardunaldi hau antolatu dugu irakasleei STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikaren siglak ingelesez) arloetako genero arrakalaren errealitatea hurbiltzeko eta irakaslanetik zelan murriztu aztertzeko.

Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko Parke Teknologikoen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan antolatutako ekimena.

Zatoz STEAMak eta genero ikuspegia lantzera!

Landuko ditugun gaiak:
• STEAM bokazioen errealitatea ezagutu.
• Genero-estereotipoak nola eratzen diren eta gazteengan duten eragina jorratu, bereziki nesken artean.
• Auto konfiantza: nola lotu talentua nesken artean ere.
• STEAM arloen Hezkuntza: bokazioak pizteko metodologiak eta baliabideak.

 
  • Comparte este contenido:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Agregar evento al calendario:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>