Tertulia Dialógica Universitaria
20/01/2022
13:00 – 14:00
Avenida de las Universidades 24
“Liburua eskuetan” Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa diziplinarteko mintegia da, ezagutza arlo ezberdinetako lan klasiko handiak partekatu eta eztabaidatzeko. Irakurketa hainbat ikuspegitatik eztabaidatuz, solasaldi dialogikoak askotariko interpretazioak eskaintzen ditu berdintasunezko elkarrizketan oinarrituta.
Edozein ezagutza diziplinatako pertsonek har dezakete parte solasaldian. Parte hartzeko baldintza bakarra da aldez aurretik testua irakurri eta partekatzeko ideia, esaldi edo paragraforen bat aukeratu izana.
Hurrengo solasaldian, Santiago Ramón y Cajalen “Normas y Consejos de investigación científica” liburuaren sarrera eta lehen hiru kapituluak komentatuko ditugu. Liburu hori, askotan, “Neurozientzia modernoaren aita” dela esaten dute, eta haren ikerketek mundu osoko zientzialariak liluratzen eta estimulatzen jarraitzen dute.