Euskal Herriko Neuropsikologia elkartearen 10. urteurrena
Maiatzaren 9an, larunbata, jardunaldi bat izango da Euskal Herriko Neuropsikologia Elkartearen 10. urteurrena ospatzeko (153 gela).
Elkartearen ibilbide historikoa aztertuko da, eta bazkideen arteko net-working bat egingo da, bertan aukera izango dute profil profesionala edo lan egiten duten erakundearena ezagutzera emateko aurkezpen txikien bidez.
Bertako Neuropsikologia SAREA sustatzeko, biltzarraren aurreko jarduerak irekita egongo dira elkartetik kanpoko neuropsikologoentzat eta beste profesional batzuentzat.
Ekitaldia doakoa da, baina derrigorrezkoa da izena ematea, antolaketa arrazoiak direla-eta.