Zuzenbide Fakultatearen 130. Urteurrena. “Bizi Zuzenbidea”. Ziberdelinkuentzia: sareko delituen ikerketa
2016/11/14
16:00 - 17:30
Areto Digitala
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Zuzenbide Fakultatearen 130. Urteurreneko programako jardueren barruan, astelehenean, azaroak 14, lehenengo Solasaldia izango dugu “Bizi Zuzenbidea”. Gurekin izango ditugu hainbat sektoretako profesionalak, juristak eta ikasleak, gaur egungo gaiei buruz hitz egiteko.
Oraingoan, hau izango da gaia: Ziberdelinkuentzia: sareko delituen ikerketa. Horretarako, gurekin izango dugu Jorge Armando Bermúdez González jn., Delitu Informatikoetako Fiskal eskuordea eta Fiskaltzako Informazio sistemen arduraduna.
Hau da programa:
15:30 Solasaldien inaugurazioa: Bizi Zuzenbidea. Gema Tomás Martínez irk., Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
15:35 Lehenengo Solasaldia. Gonzalo Martínez Etxeberria irak. IKTen Zuzenbideko espezialitateko koordinatzailea.
15:40 Hitzaldia Jorge Armando Bermúdez González jn.
Delitu Informatikoetako Fiskal eskuordea. Fiskaltzako Informazio sistemen arduraduna. Donostia.
16:00 IKTetan aditua den abokatuaren ikuspegia. Iñaki Pariente irak. dok.
Abokatua. Datuen babesean eta informazioaren segurtasunean aditua.
16:10 Solasaldia ikasleekin
16:45h Amaiera
Ekitaldia astelehenean, azaroak 14, izango da, 15:30ean hasita, Donostiako campuseko Matteo-Ricci Areto digitalean. Bideokonferentzia bidez jarraitu ahal izango da Bilboko campuseko Ellakuria Aretotik (CRAI).
