Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena: Bizi Zuzenbidea: “Noraino iristen da Zuzenbidea dopinean?”

Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena: Bizi Zuzenbidea:
2016/11/29
15:30 – 16:45
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Dopina puri-purian dago gaur egungo kirolean. Kirolariaren osasuna zaintzea, kirolarien arteko berdintasuna bermatzea edo kirol-etika babestea eta balio juridiko eta etikoak jokoan daude.

Abenduaren 29an, “Bizi Zuzenbidea” blokearen barruan eta Gure Fakultatearen 130. Urteurreneko jardueren programaren barruan, gurekin izango dugu Enrique Gómez Bastida, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziako (AEPSAD) zuzendaria; Eneko Van Horenbeke, arraunlari profesionala, Hezkuntza Fisikoko diplomaduna eta “El Conquistador del Fin del mundo” programaren irabazlea; eta Jone Magdaleno, Zuzenbide Graduko ikaslea eta Taekwondoko Espainiako Unibertsitateen arteko txapelketako urrezko domina.

Solasaldia Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean izango da, eta Donostiako campusetik ere jarraitu ahal izango da (Matteo Ricci – Aula Digitala)

Programa    

15:30. Solasaldiaren inaugurazioa: Bizi Zuzenbidea. Gema Tomás Martínez. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.

15:35. Bigarren solasaldiaren aurkezpena. Elena Atienza Macías. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta doktorea. El dopaje en el derecho deportivo actual monografiaren egilea.

15:40. Hitzaldia. Enrique Gómez Bastida. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPSAD) zuzendaria.

16:00. La visión del dopaje desde el deportista profesional. Eneko Van Holenbeke. Arraulari profesionala. Hezkuntza Fisikoko Diplomaduna. “El Conquistador del Fin del mundo” programaren irabazlea.

16:10. Solasaldia ikasle eta irakasleen parte hartzearekin:

Bilboko campusean parte hartuko dutenak:
– Javier Larena, Zuzenbide Prozesaleko irakasle arduraduna.
– Jone Magdaleno, Zuzenbide Graduko ikaslea. Taekwondoko Europako txapeldunordea eta Espainiako unibertsitate eta kluben arteko txapelketako irabazlea.

Donostiako campusean parte hartuko dutenak:
– Xabier Eceizabarrena, Administrazio Zuzenbideko irakaslea. Alpinismoko Nazioarteko Federazioko kidea.
– Pablo Allende Nieto, EAZ + Zuzenbideko ikaslea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>