Jardunaldia: “Solasaldia gizakien salerosketari buruz: Gizakien salerosketa genero indarkeria modura”

Jornada: “Dialogo sobre la trata de seres humanos: La trata de seres humanos como forma de violencia de género”
2018/11/27
16:00 - 17:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Deustuko Unibertsitateko Generoari buruzko diziplinarteko plataformak solasaldia antolatu du hainbat arlotako emakumeekin: akademikoekin, gizarteko agenteekin eta Estatuko segurtasun indarrekin, modu kritikoan hausnartzeko emakumezkoei eta neskatoei eragiten dien arazo sozial bati buruz. Horrela, Drogaren eta delituen aurkako Nazio Batuen Bulegoaren arabera ( UNDOC 2016 ), emakume helduak mundu osoan antzeman den gizakien salerosketaren biktimen % 51 dira.  Guztira, emakumeak eta neskatoak % 71 dira, umeen salerosketaren lau biktimetatik hiru neskatoak dira. Salerosketaren biktima diren emakume eta neskatoen artean, lautik hiru sexu esplotaziorako erabiltzen dira. Ekitaldian, mahai-ingurua eta solasaldia izango dira, hausnarketarako elkarrizketa sortzeko aukera egon dadin publikoaren eta erakunde hauek ordezkatzen dituzten adituen artean: Deustuko Unibertsitatea, Ministerio Fiskala, fenomeno honen aurkako borrokan inplikaturik dauden erakunde sozialak eta Estatuko Segurtasun Indarrak. Saioa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena hemen ematea, toki kopurua mugatua baita.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude