Jardunaldia: “Solasaldia gizakien salerosketari buruz: Gizakien salerosketa genero indarkeria modura”
Horrela, Drogaren eta delituen aurkako Nazio Batuen Bulegoaren arabera ( UNDOC 2016 ), emakume helduak mundu osoan antzeman den gizakien salerosketaren biktimen % 51 dira. Guztira, emakumeak eta neskatoak % 71 dira, umeen salerosketaren lau biktimetatik hiru neskatoak dira. Salerosketaren biktima diren emakume eta neskatoen artean, lautik hiru sexu esplotaziorako erabiltzen dira. Ekitaldian, mahai-ingurua eta solasaldia izango dira, hausnarketarako elkarrizketa sortzeko aukera egon dadin publikoaren eta erakunde hauek ordezkatzen dituzten adituen artean: Deustuko Unibertsitatea, Ministerio Fiskala, fenomeno honen aurkako borrokan inplikaturik dauden erakunde sozialak eta Estatuko Segurtasun Indarrak. Saioa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena hemen ematea, toki kopurua mugatua baita.
Hola ,me gustaria acudir a este debate ya que me parece muy interesante y productivo