Genero indarkeriaren biktima diren emakumeek pobrezia bikoitza gainditzea. Berrikuntza eta enplegurako aukerak

La superación de la doble pobreza de las mujeres víctimas de violencia de género. Innovación y oportunidades para el empleo
2019/05/16 - 2019/05/17
Instituto Internacional de Sociología Jurídica de Oñati
Gehitu Google Calendarrera

 
Maiatzaren 16 eta 17an, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, Mintegi Zientifikoa izango da, antolatzaileak  Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko EDISPe ikerketa taldea eta Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea dira. Tailerrean, diziplina anitzeko ikuspegitik landuko dituzte genero indarkeriaren gaiak eta zein ondorio dituen hainbat arlotan: legearen arloan, gizartean, ekonomian, lanean eta arlo psikologikoan. Genero indarkeriari aurre egitearekin zerikusia duten gaiei buruzko artikulu garrantzitsuak aurkeztuko dira, ikuspegi zabalekoak, azterketarako eta hobekuntzarako planteamendu garrantzitsuak eskainiz. Horretaz gain, indarkeriak emakumezkoen ekonomia eta gizarte pobreziarekin duen erlazioa ere aztertuko da eta laneratzen eta gizarteratzen lagundu diezaiekeen edo lagundu dieten neurriak ere bai. Ekitaldiaren laguntzaileak: BBK, DeustoAlumni eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Programa Izena emateko azken eguna: 2019ko maiatzaren 29a Izen ematea Publiko orokorra 80 € Ikasle, langabe eta erretirodunek: 60 €
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude