Donostiako Orfeoiak ongintzazko kontzertu bat eskainiko du Baltistan Fundazioarentzat

Concierto benéfico con el Orfeón Donostiarra para la Fundación Baltistán
2019/05/18
20:30 - 21:30
San Bizente eliza, Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Donostiako Orfeoiak ongintzazko kontzertu bat eskainiko du datorren larunbatean, hilak 18,  Sarrera doan izango da eta gune batean dohaintzak egiteko eremu bat izango da, bertaratzen denak laguntzarik eman nahiko balu. Dohaintza hauek, osoki, oraingo honetan Donostiako Orfeoiak lagundu nahi duen fundazioarentzat izango dira: Baltistan Fundzioarentzat alegia. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Egitaraua Haendel, Bach, Rossini, Jenkins, Busto, Madina, Mozart, Mendelssohn, Casals, Faure, Brahms eta Lloyd Weber-ek osatzen dute, haien erlijio-musikarik sonatuenarekin. Sainz Alfaro-k zuzendua izango da eta Gerardo Rifón organo- jotzaileak lagunduko dio organoan. Halaber, Karl Jenkins-en Ave Vérum lanean, solista bezala hartuko dute parte Orfeoiko Julia Blascok (sopranoa) eta Aroa Guerendainek (kontraltoa), eta, Lloyd Weber-en Pie Jesu-n, Ane Urrutikoetxeak (sopranoa) eta, berriz ere, Julia Blascok.    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude