Ikastaroa: Jokabide adiktiboen prebentzio agenteak
2020/01/31
10:00 - 19:00
Deusto Psych (Sala Polivalente)
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, "Jokabide adiktiboen prebentzio agenteak" ikastaroa egingo da Deustuko Psych Balio Anitzeko Aretoan.
Deustuko Unibertsitateak, FEJAR (Birgaitutako Auzazko Jokalarien Espainiako Federazioa) erakundearekin lankidetzan, FORASUNI proiektuan parte hartzea eskaintzen du, Osasun Ministerioaren mendeko Drogei buruzko Plan Nazionalak diruz lagunduta. Unibertsitateko ikasleen adikzio jokabideei buruzko prebentzio agenteen prestakuntza da. Ikastaroa doakoa da Deustuko Unibertsitateko ikasleentzat, eta 12 orduko iraupena du.
Prestakuntzaren helburu nagusia da prestakuntza jaso duten eta ausazko jokoaren jarduerari eta beste jokabide batzuei buruzko informazio baliozkotua duten prebentzio agenteen inplikazioa lortzea.
Prestakuntza arlo horretan espezializatutako unibertsitateko irakasleek emango dute, FEJAR federazioko profesionalekin batera. Mintegira joaten direnek bertaratze ziurtagiria jasoko dute. Era berean, materiala eta akreditazioa emango dira, laguntzaile gaituek mintegi honetan finkatutako edukiak transmititzeko beheragoko mailetako ikasleekin tailer eraginkorrak egin ditzaten, eta gonbidapena egingo da parte hartzeko prebentzio materialak egiten, hala nola ausazko jokoen prebentziorako gidak/komikiak.
Mintegiko gai zerrenda honako hau da:
- Adikzioak
- 2. JOKO NAHASMENDUA
- 3. Ausazko jokoaren egiturazko ezaugarriak
- Adikzioen prebentzioa
- PREBENTZIOA. Estrategiak
- Ikasleentzako prebentzio espezifikorako alternatibak
- Ondorioak eta etorkizuneko erronkak
- Eguna: 2020ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean.
- Lekua: Deusto Psych (erabilera anitzeko aretoa)
- Ordua: Ostiralean, 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00 eta, larunbatean, 10:00 - 14.00
