IX. Topaketa Espainiako eta Ipar Amerikako unibertsitateen artean

IX Encuentro entre universidades españolas y norteamericanas
2020/02/28
09:00 - 18:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean izango da Iparramerikarren Programa Unibertsitarioen Espainiako Elkarteak (APUNE) antolatutako topaketaren 9. edizioa, otsailaren 28an. Urteroko hitzordu horren helburua Espainiako eta AEBetako unibertsitateen arteko hezkuntza eta kultura trukea sustatzea eta bultzatzea da. Oraingoan, "Hiria esperientzien laborategi gisa" izenburuarekin, hiri espazioak unibertsitate hezkuntzan eskaintzen dituen aukerak aztertzea proposatzen dugu. Guggenheim Museoaren aurrean dagoen Deustuko campusa, Bilboko hirigintzaren biziberritzearen lekuko, abiapuntu ona da gai honi heltzeko. Jardunaldian zehar, ponentzien, mahai inguruen eta lan taldeen bidez, parte hartzaileek aukera izango dute inguruak nazioartekotzean duen eraginean sakontzeko, inguruneak ikasteko tresna gisa erabiltzeko, eta inpaktu handiko hezkuntza praktikak egiteko (high impact educational práctices) Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.deusto.es/apune2020
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude