IX. Topaketa Espainiako eta Ipar Amerikako unibertsitateen artean

IX. Topaketa Espainiako eta Ipar Amerikako unibertsitateen artean
2020/02/28
09:00 – 18:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean izango da Iparramerikarren Programa Unibertsitarioen Espainiako Elkarteak (APUNE) antolatutako topaketaren 9. edizioa, otsailaren 28an. Urteroko hitzordu horren helburua Espainiako eta AEBetako unibertsitateen arteko hezkuntza eta kultura trukea sustatzea eta bultzatzea da.

Oraingoan, “Hiria esperientzien laborategi gisa” izenburuarekin, hiri espazioak unibertsitate hezkuntzan eskaintzen dituen aukerak aztertzea proposatzen dugu. Guggenheim Museoaren aurrean dagoen Deustuko campusa, Bilboko hirigintzaren biziberritzearen lekuko, abiapuntu ona da gai honi heltzeko.

Jardunaldian zehar, ponentzien, mahai inguruen eta lan taldeen bidez, parte hartzaileek aukera izango dute inguruak nazioartekotzean duen eraginean sakontzeko, inguruneak ikasteko tresna gisa erabiltzeko, eta inpaktu handiko hezkuntza praktikak egiteko (high impact educational práctices)

Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.deusto.es/apune2020

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>