COVID-19aren eragina kontratazio publikoan. Web-mintegia

Incidencia del COVID en la contratación pública. Webinar
2020/05/27
17:30 - 19:00
Gehitu Google Calendarrera

 
Nahi zenuke informazio guztia izatea alarma egoera bitartean kontratazio publikoari aplikatzekoa den salbuespenezko zuzenbide berriari buruz? Jakin nahi duzu nola izapidetu behar diren prozedurak COVID-19aren krisialdian? Nola eragingo du etapa horrek kontratazio publikoaren etorkizunean? Nahi izango zenuke kezka eta jakin-min guztiak gaian adituak direnekin partekatzea? Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak Kontratu Publikoen arloko berrikuntzei buruzko hurrengo web-mintegira gonbidatzen zaitu. Saioa maiatzaren 27an, asteazkenean, izango da, 17:30ean. Programa: I. blokea: Kontratazio publikoari aplikatzekoa den salbuespenezko zuzenbidea Alarma egoerako kontratazio publikoari buruzko araudia aztertzea: larrialdiko kontratazioa, kontratu desberdinak, kontratuak etetea, kalte ordainak eta ustezko erantzukizunak. Hizlaria: Pilar Jiménez Rius. II. blokea: COVID-19aren krisiaren eragina esleipen prozeduretan Alarma egoeran esleipen prozedurak aztertzea: eteteak, atzera egiteak, geldiarazteak eta errekurtsoak jartzeko epeak. Hizlaria: Javier Serrano Chamizo   MAHAI-INGURUA:  bi hitzaldien amaieran, María Burzaco eta Fernando Canales gonbidatuek ere parte hartuko duten mahai-ingurua antolatuko da, eta bertaratutakoei galderak egiteko eta kezkak eta zalantzak partekatzeko gonbita egingo zaie. Koordinatzailea: Inmaculada Herbosa Martínez  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude