Teologiako jardunaldiak: “Osasuna humanizatzea ikuspegi integraletik, bizi dugun pandemiaren testuinguruan”
Online jardunaldiak
Teologiako Jardunaldien beste edizio bat antolatu dugu otsailaren 8, 9 eta 10erako. Aurten izenburu hau aukeratu dugu: “Osasuna humanizatzea ikuspegi integraletik, bizi dugun pandemiaren testuinguruan”.
Bi mailatan jorratuko dugu gaia:
- MINTEGIETAN, prestakuntza teologikoa dutenentzat, lanean edo laguntzen osasun eta gizarte esparruan dihardutenentzat.
- MAHAI-INGURUETAN, jendearentzat oro har.
