Deusto Business Schooleko Bilboko campuseko ikasle berrien harrera saioa
Irailaren 9an eta 10ean, EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza, Deusto Finance Programme, EAZ + Zuzenbidea eta EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritzako ikasle berriei ongietorria egingo zaie Deusto Business School-en (La Comercial eraikinean).
Jardunaldian zehar, ikasleek titulazioaren koordinatzailea ezagutzeko eta unibertsitateak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, bai eta ikasketen bestelako argibide garrantzitsuak ere.
