Negozio eredu berriak nekazaritza ekologiko jasangarrirako

Nuevos modelos de negocio para una agricultura ecológica sostenible
2023/06/15
09:00 - 18:00
Foroa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Ekainaren 15 eta 16an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean “Nekazaritza ekologiko jasangarri baterako negozio eredu berriak” topaketa izango da, besteak beste, NERSO proiektuaren (Landa Ingurune Jasangarrirako Negozio Eredu Berriak) emaitzetako batzuk aztertzeko. NERSO proiektua Deusto Business Schooleko ikertalde batek garatu du, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketarekin, nekazaritza ekologikoaren etorkizun arrakastatsuari lagunduko dioten aukera estrategikoak identifikatzeko. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak eta Ekolurra, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, parte hartuko dute topaketa honetan. EAEko testuinguruaren berezitasunak agerian jartzeko eta, bereziki, produktu ekologikoen kontsumo joeretan sakontzeko aukera ere egongo da. Honakoek hartuko dute parte topaketaren aurkezpenean: - Bittor Oroz Izagirre, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea. -Josune Sáenz Martínez, Deusto Business Schooleko Ikerketa eta Transferentziako dekanordea eta NERSO proiektuaren ikertzaile nagusietako bat. - Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordea. Informazio gehiago eta egitaraua
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude