“Trans pertsonen babes juridikoa” mintegia
2023/09/28
15:00 - 18:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Datorren ostegunean, irailaren 28an, 15:00etan Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan (Bilboko campusa), “La protección jurídica de las personas trans / Trans pertsonen babes juridikoa” izeneko mintegia egingo da.
Ekitaldi horretan, Deustuko Unibertsitateko irakasle-talde batek trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legea indarrean jartzearen ondorioz sortzen den arau-agertoki berriak aurkezten dituen aurrerapenei eta erronkei buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Hauek izango dira parte-hartzaileak:
- Lege-aldaketa prozesuaren aurrean trans pertsonak babesteko tresna juridikoak (Aitziber Emaldi Cirión doktorea).
- Trans pertsonei buruzko legediaren alderdi psikosozialak (Oscar Martínez Gutiérrez doktorea).
- Pertsonaren sexuari dagokion aipamenaren erregistro zuzenketa: bilakaera eta egungo arazoak (Oscar Monje Balmaseda doktorea).
- Adingabe transexualak: Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen aurreikuspenak (Ainhoa Gutiérrez Barrenengoa doktorea).
- Pertsona transexualen benetako berdintasuna ondasun eta zerbitzuen eskaintza publikoaren aurrean: kontzeptu eta arau labirinto batean ez galtzeko jarraibideak (Inmaculada Herbosa Martínez doktorea).
- Trans pertsonen diskriminazioa lan-eremuan: desagerrarazteko mekanismo nagusiak (Francisco Javier Arrieta Idiakez doktorea).
- Guraso haurdunak eta erregistro zibila: ziurgabetasun juridikoa transexualitatearen protagonista gisa (Arantza Vicandi Martínez doktorea).
- Transexualitatea eta kirola: eztabaida etiko eta juridiko baterako gogoetak (Elena Atienza Macías doktorea).
- Trans pertsonak eta genero-indarkeria (Emilio José Armaza Armaza doktorea).
- Ziberdelinkuentzia (gorroto transfobikoa eta ziberjazarpena bultzatzea) trans pertsonentzako mehatxu larri gisa (Jon López Gorostidi doktorea).
