FANPSEren Neuropsikologiari buruzko XV. Kongresu Nazionala 2024

XV Congreso Nacional de Neuropsicología de FANPSE 2024
2024/03/07
16:00 - 19:00
Palacio de Congresos de Granada
Palacio de Congresos de Granada
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultatea FANPSE Espainiako Neuropsikologiako Elkarteen Federazioarekin aritu da elkarlanean, Neuropsikologiari buruzko XV. Kongresu Nazionala antolatzen. Kongresua Granadan egingo da 2024ko martxoaren 7tik 9ra.Neuropsicología: horizontes científico-profesionales” goiburupean, interesa dutenak gonbidatuta daude kongresu honetan parte hartzera, jakintza eta esperientziak trukatzeko eta zabaltzeko, diziplina honetan hobetzen eta aurrera egiten jarraitzeko, eta, beraz, pazienteei ematen zaien arretan: helduei edo haurrei, sortzetiko gaixotasunak, endekapenezkoak edo hartutako garuneko kalteak dituztenei, bai eta ikerkuntza eta irakaskuntza mailan ere. 30 jarduera zientifiko baino gehiago programatu dira, maila goreneko hizlari egongo dira, abangoardian daudenak eta erreferenteak dituztenak, bai estatu mailan, bai nazioartean. Osoko 3 hitzaldi handi, 8 mahai-inguru eta sinposio, kongresu aurreko tailerrak, eta komunikazioen eta posterren aurkezpenak ere egongo dira. Azpimarratu behar da dagoeneko baieztatuta dauden hizlarien maila altua eta ekitaldiak maila zientifiko handia duela. Izena emateko jarri harremanetan idazkaritza teknikoarekin:  congreso.fanpse@cevents.es  Programa  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude