Deustuko Unibertsitateko Neuropsikologia Klinikoko Masterraren X. urteurrena

2026/06/03
15:30 - 17:30
Barandiaran aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterra bere lehen hamarkadara iritsi da, eta merezi duen bezala ospatu nahi dugu 25/26 ikasturtearen amaierako saioan.
Promozio honetako eta beste urte batzuetako ikasleen, irakasleen eta bidelagun izan ditugun praktiketako zentroen artean berriro elkartzeko une paregabea izango da.
Hizlaria: Natalia Ojeda Del Pozo dk., International Neuropsychological Society-ko presidentea
Saioaren ondoren, mokadu bat hartu eta gozatuko dugu klaustroan. Tartea egongo da esperientziak partekatzeko eta networking-a egiteko.