DeustoAlumni Experiences. Sukaldaritza ikastaroa eta dastaketa Yandiolan

DeustoAlumni Experiences. Curso de cocina en el Yandiola y posterior degustación
2015/12/10
20:00 - 22:00
Plaza Arrikibar 4, Planta 1, Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Yandiola Taldeko ostalaritza zerbitzuak, Luis Miguel Calderón sukaldeko nagusia buru dutela, erreferentzia handia dira Bilbon. Batetik, tradizioa eta, bestetik, berrikuntza elkartzen dira, hango sukaldaritzak iragana hartzen du erreferentziatzat eta etorkizunera begiratzen du sormenak duen indar guztiarekin. "Gabonak etxean” izeneko tailerra, Yan Eskola izeneko sukaldaritza gelan egingo da, espazio horretan sukaldaritzaz disfrutatzen da zentzumen guztiekin. Izan ere, sukaldeko teknikak ikasteaz gain, ondoren, prestatutako platerak dastatuko dituzte. Tailerrak 2 ordu irauten du eta tarte horretan Gabonetako 3 plater tradizional prestatuko ditugu, eta ideiak har ditzakezu mahaian zurekin jesarriko direnak liluratzeko datozen jaietan. Zeuk ere parte hartu ahal izango duzu janaria prestatzen, galdetzen, usaintzen, ukitzen, sentitzen… Ondoren, mahaiaren inguruan, prestatutako menua dastatuko dugu konpainia onean. Deusto Alumniko bazkideentzako esperientzia. Leku kopurua mugatua da eta  izena emandako ordenan emango dira (izena emateko azken eguna: abenduak 4).
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude