Enpresa ideia onenari ESME sariak emateko ekitaldia
Apirilaren 24an, ostirala, “ESMEEnpresa ideia onenaren lehiaketa” XXXV. ediziora helduko da, ESME Junior Enpresak antolatua (Deusto Business Schooli atxikia). Lehiaketan EAEko batxilergoko eta prestakuntza zikloetako ikasleek hartuko dute parte eta enpresa munduaren aurrean interesa eta harekin harremana sustatzea du helburu. Horregatik, aurkeztutako lanen orijinaltasuna eta bideragarritasuna sarituko dira. Sariak emateko ekitaldian, finalistek lehiaketan lortu duten tokia jakingo dute. Ekitaldian izango dira enpresetako ordezkariak, ikastetxe partehartzaileak eta beste hainbat agintari, Jon Insausti, Donostiako alkatea barne
