“Tierra de nadie” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia narkotrafikoaren egoeraz filmean agertzen diren gaietatik abiatuta

Proyección del documental
2025/03/21
11:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
“Tierra de nadie” filma zinemetara heltzear dela, Deustuko Unibertsitateak, Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren bidez, BIHAR, ostirala, martxoak 21, dokumentala proiektatuko du eta ondoren solasaldia izango da. Istorio horrek Cadizen narkotrafikoaren errealitate konplexuei aurpegia jartzen die. Ekitaldia 12:00etan izango da, Garate Aretoan. Solaserako mahaian pertsona hauek egongo dira: - Albert Pintó, “Tierra de nadie” filmaren zuzendaria – Bowfinger International Pictures S.L. - Ana Isabel Estévez, Deustuko Unibertsitateko Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko zuzendaria - Miguel Ángel Rodríguez, Fad Juventud programen zuzendaria - Andoni Piñeiro, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Sailekoa. - Rodrigo Oraá, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Adikzioen Osasun Zerbitzuko burua - Juan Manuel Gonzalez de Audikana, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea “Tierra de nadie” filma “Tierra de nadie” filmean – martxoaren 28an estreinatuko da aretoetan –, indarkeriaren, gizarte mailako nahigabearen eta erakundeen utzikeriaren testuinguruan harrapatutako hiru lagun ikusiko ditugu: Mateo “Galegoa”, gogoz kontra heroi bihurtutako guardia zibila; Juan “Antxale”, langabezian geratu ondoren narkotrafikoaren munduan sartzen den arrantzalea; eta Benito “Yeyea”, legearen eta delituaren artean dabilen gordailuzain judizial etsi eta azkarra. Haien bizipenen bidez, istorioak erakusten du aukera faltak eta presio sozialak kontrako bideetara eraman ditzaketela pertsonak ingurune berean. Narkotrafikoa aurpegi ugariko errealitatea da: krimen antolatu handitik hasi eta auzo eta komunitateetako biziraupenerako droga-salmentara, diru-sarrerak izateko aukera bakanetara.  Problematika horrek zuzenean parte hartzen dutenengan ez ezik, ezberdintasuna eta prekarietatea betikotzen dituen sistema batean harrapatuta daudenengan ere badu eragina. Solasaldian, kausak, ondorioak eta prebentzioko estrategiak ikuspegi integral batetik aztertuko dira, baita pertsona batzuk mundu horretan inplikatzera eramaten dituzten faktore sozialak, ekonomikoak eta pertsonalak ere. Bowfinger International Pictures SL, “Esto También Pasa” eta Sony ekoiztetxeen laguntzaz, solasaldiak narkotrafikoaren errealitateaz sentsibilizatzea du helburu, filmean jorratutako gaietatik abiatuta. Begirada pedagogiko eta profesionalaren bidez, testuinguru kalteberetan aldea ekar dezaketen egiturazko kausak, dinamika komunitarioak eta prebentzioko estrategiak aztertuko dira.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude