EcoLoiola, urriak 6, Denon Etxea Zaintzeko Eguna

EcoLoiola, 6 de octubre, Día del Cuidado de la Casa Común
2025/10/06
10:50 - 11:10
Gehitu Google Calendarrera

 

Datorren astelehenean, urriaren 6an, Denon Etxea Zaintzeko Eguna ospatuko dugu, EcoLoiola Jesusen Lagundiaren Loiolako Plataforma Apostolikoak sustatutako ekimenaren barruan, kreazioaren eta denon etxea zaintzearen inguruan hausnarketa, prestakuntza, sentsibilizazioa eta ekintza partekatua egiteko.

EcoLoiolak gure planetaren defentsan ahotsak eta borondateak batu nahi ditu, gizarte eta ingurumen arloko justiziaren alde, Frantzisko aita santuaren bi idazki erreferente hartuta: 2013ko «Laudato Si’» entziklika eta 2023ko «Laudate Deum» aholku-hitz apostolikoa.

Aurtengo ikasturteko ekintzan, ingurua zaintzeak lagun hurkoarekin adiskidetzen gaituela eta indarkeriaren zauriek hautsitako mundu honetan bakera eta adiskidetzera prestatzen gaituela ikusiko da.

Urriaren 6an, astelehena, goizeko 10:50etik 11:10era Mariaren Bihotzaren Klaustroan (entzungelaren ondokoan) egingo dugun topaketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Bakearen alde geure baitara biltzeko une bat partekatuko dugu, keinu bat egingo dugu eta otoitz bat errezitatu.

Amaitzean, liburuak trukatzeko Deusto Campuseko Book Exchange ekimena aurkeztuko dugu. Astelehenean bakeari, adiskidetzeari, memoriari eta etxe komunaren zaintzari buruzko liburuak ekartzera animatzen zaitugu.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude