Lehiakortasunari buruzko 2025eko Biltzarra

Lehiakortasunari buruzko 2025eko Biltzarra

Lehiakortasunari buruzko 2025eko Biltzarra

2025/11/24
16:00 - 17:30
Ataria
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Lehiakortasunari buruzko 2025eko Biltzarrean aurkeztuko dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostena. Aurtengoan, nazioarteko konexioa izango dugu aztergai nagusi, euskal industria sendotzeko bide gisa.

Ingurune geopolitikoan eta geoekonomikoan aldaketa sakonak gertatzen ari diren garai honetan, eta Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria estrategiak ere aldatzen ari direla jakinik, txostenak nazioarteko konexiorako funtsezko hiru bide aztertzen ditu, industriaren lehiakortasunari laguntzeko:

- Merkataritza interdependentziak
- Inbertsio fluxuak
- Gaitasunak eta jakintza sortzea

Ikuspegi aplikatua erabiliz, txostenak konexio horiek industria indartsuagoa, aurreratuagoa eta erresilienteagoa lortzen nola lagun dezaketen aztertzen du.
Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren eta ongizatearen egoerari buruzko diagnostiko zabala eskaintzen du, gure lurraldeko bilakaera beste lurralde batzuetakoarekin konparatuz eta nazioartekotze adierazleak aztertuz, aukerak eta ahultasunak identifikatzeko.

Biltzarra azaroaren 24an izango da, 16:00etan, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian. Txostenaren mezu eta gomendio nagusiak aurkeztu ondoren, tokiko eta nazioarteko hainbat aditurekin eztabaida izango dugu, bi mahaitan. Batean, euskal industria sendotzen lagundu dezaketen merkataritza harremanez eta inbertsio fluxuez hitz egingo dugu, eta bestean, industria politikak jakintzaren nazioarteko konexioan duen zereginaz.

Izen-ematea: https://www.tickettailor.com/events/orkestra/1895610

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude