Ekiten duten emakumeak, EGITEN DUEN JENDEArekin – Deusto Ekintzaile Astea 2025

Mujeres que emprenden, con GENTE QUE HACE – Semana Deusto Emprende 2025
2025/11/19
10:00 - 14:00
Memoria plaza
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

2025eko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, dinamika berezi bat egingo dugu Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Azaroaren 19an, asteazkena, zain izango gaituzu EmprendeBOXen —Memoria plazan kokatuta egongo den gure edukiontzi bereizgarrian—, Deustuko Unibertsitateko (Donostiako campusa) ikasle ohi baten eta Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen arteko lankidetzaren emaitza den Egiten duen jendea  ekimenaren barruko “Ekiten duten emakumeak” ezagutzeko.

Jardueran zehar, Deustuko Unibertsitateari eta ekintzailetzari lotutako bost emakumeren historia ezagutu ahal izango duzu. Haien talentua, ahalegina eta sormena inspirazio-iturri dira. Gainera, zeure “fitxa” sortzeko aukera izango duzu, zure ekintzailetzako helburu, ideia edo ametsak islatzeko, eta egiten, sortzen eta eraldatzen duten emakumeen sare horren parte izateko aukera izango duzu. Nork jakin... zeu izan zintezke hurrengoa!




      • Norentzat:




 






            • Ekintzaileentzat
            • Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
            • Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.







 

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude