Lehiaketa: “Egileak eta obrak lotu”(Donostia) #Euskararen Eguna
2026/11/30 - 2026/12/03
Kafetegia
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Kafetegiko hormetan, lehiaketa, egileak eta obrak lotzeko.
Saria: Elkar liburu dendan erosketa egiteko 50 euroko txartela. Saria Euskaraokearen hasieran emango da.
Jarduera Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan kokatzen da. Egun hori abenduaren 3an ospatzen da, eta Deustuko Unibertsitateak euskararen eta euskal kulturaren sustapenarekin, erabilerarekin eta hedapenarekin duen konpromiso aktiboa islatzen du.
«Euskara gara» lelopean, ekimen honek euskara unibertsitate-komunitatearen nortasun, topagune eta kohesio-elementu gisa balioan jarri nahi du, bizitza akademikoko esparru guztietan duen presentzia sustatu eta gero eta anitzagoa eta nazioartekoagoa den komunitate batekin partekatu.
