UCAko Martirien aldeko otoitza
2025/11/17
13:00 - 13:30
Kapera Gotikoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Datorren azaroaren 17an El Salvadorreko Universidad Centroamericanako (UCA) martiriak gogoratuko ditugu: 1989an, sei jesuita eta bi emakume hil zituzten justiziarekiko, bakearekiko eta egiarekiko zuten konpromisoagatik. Beren lekukotasunak gure unibertsitate jesuitentzat itxaropen eta misioarekiko leialtasun seinale izaten jarraitzen du.
Urteurren hori dela-eta, otoitz egiteko une batera gonbidatzen zaituztegu Jesusen Lagundiko nobizioekin batera, martiriak eta beren fede eta konpromiso unibertsitarioa gogoan.
