XIX. San Frantzisko Xabierkoaren omenezko eztabaida akademikoko liga
UNIJES Espainiako Jesusen Lagundiari lotutako unibertsitateko zentroek eztabaida akademikoko urteroko liga izango dute otsailaren 13an eta 14an Bartzelonako Sarria Institutu Kimikoan. XIX. edizioan, eztabaidarako galdera hau izango da: Aurrerapen zientifikoak gizateriaren aurrerapena dakarkigu? Eztabaida akademikoko liga aldeko eta kontrako jarrerak defendatzen dituzten taldeetan egiten da, irakasleek eta laguntzaileek osatutako epaile-talde baten aurrean. Aditu talde horrek parte-hartzaileen ikerketa, argudiatze, azalpen eta amaitzeko trebetasunak eta talde-lana baloratuko ditu. Ligaren helburua hezitzailea da. Gaur egungo gaien inguruko jakintzan sakontzea da helburua, ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzeko. www.deusto.es/debate.
