Deustuko Unibertsitatea. Danborrada
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Deustuko Unibertsitateak, 2016az geroztik egiten duen bezala, Donostiako ohiko danborradan parte hartuko du, 80 sukaldari eta urketarik, banderadun batek, Danbor Nagusi batek eta Upelen Kabo batek osatutako konpainia batekin. Ikasle, ikasle ohi, irakasle eta zerbitzuetako langileek eta erakundetik hurbil dagoen pertsonek osatuko dute taldea,
Ibilbidea Unibertsitatean bertan hasiko da. Bandera igoera 8:30ean izango da, Juan Jose Etxeberria (SJ) errektorearen eta Maria Jose Aranguren Donostiako campuseko errektoreordearen eskutik. Konpainia 8:45ean aterako da campusetik eta une horretatik aurrera, Bilbo plazaraino joango dira jotzen, han ONCEren danborradarekin bat egingo duelarik. Geldialdi txiki baten ondoren, konpainiak Andia kaleko jesuiten elizaraino jarraituko du. Han, San Sebastian Martxa eta San Ignazioren Ereserkia interpretatuko ditu elizaren barruan. Geldialdi luze bat egingo du ondoren, gero Artzain Onaren katedralera hurbiltzeko, eta han Kutxako Langileen Danborradarekin batera joko dute. Gizartea elkarteak eta bertako Esteban Schnell Danbor Nagusiak eta Francisco Oquiñena presidenteak harrera egingo diote Deustuko Unibertsitateko konpainiari. Ibilbidea amaitzeko, Vallesen aurrean Donostiako Martxa interpretatuko da.
