Web-mintegia | Nola lagundu familietatik ongizate digitala sustatzen?
Nerabezaroko eta gaztaroko ongizate digitaleko eta prebentzioko aditu tituluak, ongizate digitalaren eta familien bidelagun izatearen inguruan hausnartzeko eta ikasteko jardunaldi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte.
Oraingo honetan, Laura Cuesta Cano izango dugu gurekin; Madrilgo Camilo José Cela unibertsitateko irakasle elkartua da, teknologiaren erabilera arduratsuaren inguruko dibulgatzailea eta haur, nerabe eta gazteek ingurune digitalean duten portaeraren analisian aditua. Gainera, Nerabezaroko eta gaztaroko ongizate digitaleko eta prebentzioko aditu tituluko irakaslea ere bada.
Web-mintegian funtsezko galdera bati helduko diogu:
Nola lagundu familietatik ongizate digitala sustatzen?
Topaketa ONLINE egingo da, egungo erronka digitalak hobeto ulertzeko, eta hezkuntzako zein familiako bidelaguntza indartzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak, gogoetak eta gako praktikoak partekatuko ditugu.
Data: 2026ko ekainaren 11, osteguna
Ordua: 17:30
Iraupena: 2 ordu
Amaieran, galderak egiteko eta elkarrizketarako tartea izango da
Zuek parte-hartzea espero dugu, eta eskertuko genizueke gai honetan interesa duten pertsona eta profesionalen artean informazioa zabaltzea.
Izena emateko inprimakia HEMEN doakizue.
