Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzea sustatzeko jardunbide egokiei buruzko jardunaldia.
2026ko ekainaren 29an, Genero ikuspegia irakaskuntzan txertatzeko jardunbide egokien jardunaldia egingo da. Ekitaldi horrekin emango zaio amaiera Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun Planaren 58. ekintzari.
Jardunaldia Barandiaran aretoan izango da eta ekintza horretan parte hartu duten irakasleak eta pertsonak bilduko dira, irakaskuntza-jardueran genero-ikuspegia txertatzearekin lotutako esperientziak, hausnarketak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Programaren barruan, Pilar Rodríguez Pérezek hitzaldi bat eskainiko du, jardunbide egokiak aurkezteko saioak egongo dira eta Berdintasuneko Batzorde Akademikoaren eta bertaratutakoen artean balioesteko eta solaserako tarte bat ere egongo da.
Eguna: 2026ko ekainak 29
Tokia: Barandiaran aretoa
Izena ematea: https://forms.gle/ddkE7Sw9w4BFtxPa9
Berdintasuneko Batzorde Akademikoak eta Berdintasun Unitateak eskerrak eman nahi dizkiete berdintasun-ekintza hau garatzen lagundu duten pertsona guztiei parte hartzeagatik eta erakutsi duten konpromisoagatik.
