Goi-mailako solasaldia. Giza Eskubideak eta bizikidetza demokratikoa: gizartea eraldatzeko heztea
"Giza Eskubideak eta bizikidetza demokratikoa: gizartea eraldatzeko heztea” goi mailako elkarrizketa eta “Oscar Arnulfo Romero” Iberoamerikako Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntza Sariaren VI. edizioaren banaketa ekitaldia datorren ostegunean, ekainak 18, izango dira, Unibertsitatearen Bilboko campuseko Paraninfoan.
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuko dituzte, Deustuko Unibertsitatearen eta Nazioarteko Garapenerako Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntzarekin. Topaketak erakundeetako ordezkariak, nazioarteko adituak, gizarte zibileko erakundeak eta hainbat herrialdetako hezkuntza proiektuen arduradunak bilduko ditu, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak gizarte bidezkoagoak, inklusiboagoak eta kohesionatuagoak eraikitzeko dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko.
Era berean, hezkuntzaren bidez giza eskubideen defentsa sustatzen duten proiektuak aitortuko ditu Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren Iberoamerikako VI. Sariaren banaketa ekitaldian. Sariak Oscar Arnulfo Romero monsinorearen izena du, justizia sozialaren eta oinarrizko eskubideen aldeko borrokaren nazioarteko erreferentearena, eta Giza Eskubideetan, demokrazian eta berdintasunean oinarritutako Hezkuntzakoprograma iberoamerikarraren barruan dago kokatuta.
Jardunaldian Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, herriaren defendatzaileen, nazioarteko erakundeen eta Iberoamerikako gizarte zibileko erakundeen ordezkariak izango dira.
