“Jarri haien zapatetan” erakusketa (Bilbao) #25N

Exposición
2026/11/23 - 2026/11/27
Makinen ondoko sarrera
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Fiet Elkartearen erakusketa, Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitatearekin lankidetzan, zapata pareen bidez sexu salerosketaren eta esplotazioaren biktima diren emakumeen istorioak erakusten dituena.

Ekitaldi hau Deustuko Unibertsitateak Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jarduera-kanpaina instituzionalaren barruan kokatzen da. Ekimen honen helburua da emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ikusaraztea, horien inguruan sentsibilizatzea eta unibertsitate-komunitate osoaren konpromisoa sustatzea, gizarte berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta indarkeriarik gabekoa eraikitzen laguntzeko.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude