Erakusketa: “Etxe bat amets, komunitatean eraikitzen” (Bilbao) #25N
Berdintasun Unitateak antolatutako jarduera da, eta ikasleak gonbidatzen ditu pentsatzera zer esan nahi duen etxe bat izateak, zer behar dugun etxean sentitzeko eta zer elementuk, pertsonak edo esperientziak ahalbidetzen duten hori. Parte hartzeko stand bat egongo da, pertsona bakoitzak bere ideiak, nahiak eta esperientziak islatzeko.
Ekitaldi hau Deustuko Unibertsitateak Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jarduera-kanpaina instituzionalaren barruan kokatzen da. Ekimen honen helburua da emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ikusaraztea, horien inguruan sentsibilizatzea eta unibertsitateko elkarte osoaren konpromisoa sustatzea, gizarte berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta indarkeriarik gabekoa eraikitzen laguntzeko.
