San Tomas Akinoko ekitaldi akademikoa

San Tomas Akinoko ekitaldi akademikoa
2024/01/29
10:30 – 13:00
Capilla Gótica y Paraninfo
 
Urtarrilaren 29an, astelehena, San Tomas Akinokoaren eguna ospatuko da. Ekitaldiak 10:30ean hasiko dira, Kapera Gotikoan, eta ondoren, 12:00etan, ekitaldi akademikoa egingo da Paraninfoan, honako egitarauaren arabera:

– Hasiera: Agur Jaunak
– Sari emanaldia: Mendieta Fundazioa eta Lambarri Sariak, Honors Program, Karrera amaierako UD Sari Bereziak eta Ignacio Ellacuria Sari Berezia
– Omenaldia  Irakasleei eta lankideei
– Teologia Fakultateko tituludun berrien inbestidura eta Deustuko Unibertsitateko
doktore berrien inbestidura
– Errektorearen hitzaldia
– Agurra: Gaudeamus Igitur

Jantzi akademikoa eramango duten unibertsitateko klaustrokideek inprimaki hau bete behar dute urtarrilaren 19a baino lehen.

Ekitaldira joan nahi duten unibertsitateko elkarteko gainerako kideek adieraz dezakete joateko asmoa dutela. Dena dela, gogorarazten dizuegu zenbat jende joango den jakiteko baino ez dela; izan ere, ekitaldian parte hartuko dutenei, jantzi akademikoa eramango duten klaustrokideei eta kolektibo jakin batzuei baino ez zaie lekua gordeko.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>