San Tomas Akinoko ekitaldi akademikoa

San Tomas Akinoko ekitaldi akademikoa
2022/01/28
10:30 – 13:00
Capilla Gótica y Paraninfo
 
Datorren urtarrilaren 28an, ostiralean, San Tomas Akinokoaren jaia ospatuko dela jakinarazten dizut.

Ohi bezala, Espiritu Santuaren Mezarekin hasiko dira ekitaldiak 10:30ean, kapera gotikoan. 12:00etan Bilboko campuseko Paraninfoan izango den ekitaldiaren egitaraua ohikoa izango da:
– Agur Jaunak
– Sarien banaketa: Mendieta y Lambarri Fundazioaren sariak, Honors Programa, Karrera amaierako DUko Sari Bereziak eta doktoregoko tesirik onenarentzako Ignacio Ellacuria Sari Berezia.
– Irakasle emerituen eta irakasle eta laguntzaile jubilatuen omenaldia.
– Teologia Fakultateko tituludunen eta Deustuko Unibertsitateko doktore berrien inbestidura.
– Errektorearen hitzaldia
– Gaudeamus Igitur

Egungo osasun krisia dela eta Paraninfoan batu daitekeen pertsona kopurua mugatu behar denez gero, ohi baino pertsona gutxiago bertaratu ahal izango dira ekitaldira, bai kanpoko agintariei dagokienez, bai unibertsitateko elkarteko kideei dagokienez. Hala bada, fakultate batzordeetako kideek ordezkatuko dute irakasleen klaustroa.

Ekitaldia streaming bidez emango da jarraitu nahi duten guztientzat.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>