Amaiera ekitaldia: “Behar ditugun gizarte eta lanbide zerbitzuak”
Ekitaldiak helburu bikoitza izango du. Alde batetik, topaketa eta hausnarketarako gunea sortzea, arreta errealitate berriari eta gizarte-konplexutasun berri horri heltzeko behar diren gizarte zerbitzuetarako oinarri gisa. Ildo horretan, “Gizarte Zerbitzuen Legearen Aurreproiektu” berriaren inguruko hausnarketak aurkeztuko dira, ikerketa eta prestakuntza gako nabarmen eta beharrezko gisa duten garrantzia, eta “Esku-hartze sozialean pertsonarengan oinarritutako arreta ereduaren” azalpena.
Bestalde, ekitaldia irekia izango da, EAEko hiru lurraldeetako esku hartze sozialaren eremuan interesa duten profesional eta partikular guztiei zuzendua, sektorean parte hartzen dugun eragile guztien artean sortzen den ezagutza zabaltzeko bidea izan dadin.
Data: 2023ko ekainak 15
Lekua: Auditoriuma
Ordua: 9:00 – 14:00