Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterreko diplomak emateko ekitaldia

Gizartean esku hartzearen Psikologiako Masterreko diplomak emateko ekitaldia
2014/11/12
17:30 – 18:30
Garate gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
17:30ean, Garate aretoan izango da Gizartean esku hartzearen Psikologiako Unibertsitate Masterreko tituludun berriei diplomak emateko ekitaldia. Master honetan zeregina eta zeresana duten pertsona eta erakundeek ikaskuntzako erkidegoa osatu eta beren bilkurak hausnarketak eta ezagupenak partekatzeko aukera diren neurrian, ekitaldiak ere ikaskuntzako erkidegoa osatzen duten guztien hausnarketa sustatu nahi du, Gizartean esku hartzearen Psikologiako esparruan egungo gaia den baten inguruan. Ekitaldiari hasiera emateko, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekano Josu Solabarrietak agurra eta ongi etorria egingo du. Ondoren, Empoderamiento personal y comunitario en tiempos de crisis izeneko hitzaldia eskainiko du Alipio Sánchez Vidal Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak. Alipio Sánchez Vidal Minessotako Unibertsitateko Master of Arts da eta Bartzelonako Unibertsitateko Filosofiako doktorea (biak Psikologia arlokoak). Azken erakunde horretan irakasten du Psikologia komunitarioa eta Etika. Psikologia komunitarioari buruzko 3 liburu ditu idatzita (PPU, 1988 eta 1991; 2007), bat Gizartean Esku-hartzeari buruzko Etikaz (Paidós, 1999), beste bat Gizarte Psikologia Aplikatuaz (Prentice Hall, 2002), eta beste 5 libururen egilekidea eta konpilatzailea da, Osasunaz, Prebentzioaz eta Gizartean esku-hartzeaz, eta Lanbideko etikaz. European Association of Community Psychology elkarteko kidea da; bere intereseko gai nagusiak Psikologia Komunitarioa, komunitate sentimendua, gizarte arloko etika eta teknika modernoa dira. 60 ikastaro edo aurkezpen baino gehiago egin ditu gai horien inguruan eta egotaldiak ere egin izan ditu Europa eta Latinoamerikako zenbait unibertsitatetan. Bartzelonako Unibertsitateko Psikologia Komunitarioko Masterra zuzendu du. Argitaratu duen azken liburua hauxe da: Manual de Psicología Comunitaria. Un enfoque integrado (Pirámide, 2007).
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>