Esker ona adierazteko ekitaldia egingo diete Atzegi eta Gureak taldeek desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte eta lan arloko inklusioaren alde egiten duten enpresa eta erakundeei

Esker ona adierazteko ekitaldia egingo diete Atzegi eta Gureak taldeek desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte eta lan arloko inklusioaren alde egiten duten enpresa eta erakundeei
2016/05/26
17:30 – 18:30
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Maiatzaren 26an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango da PAUSO BERRIAK programaren garapenean parte hartzen duten enpresa eta erakundeei esker ona adierazteko ekitaldia. ATZEGI (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) eta GUREAK (Adimen desgaitasuna duten pertsonen lan aukerak sortu eta kudeatzen dituen enpresa taldea) dira sustatzaileak.

Ekitaldiaren helburua da esker ona adieraztea hainbat enpresa eta erakundek egindako ekarpena programa honi: PAUSO BERRIAK (www.pausoberriak.net). Atzegi eta Gureak taldeek sustatutako programa da, eta Lanbide (Eusko Jaurlaritza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Pauso berriak 2010ean sortu zen adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarte eta lan inklusioa errazteko, Gipuzkoako enpresa ehunean. Aldi berean, enpresa eta erakundeen sentsibilizazioa lortu nahi dute kolektibo horren lan egiteko gaitasunaz, eta pertsona bakoitzarentzako “NEURRIRA EGINDAKO TRAJEA” aurkitu.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>