CIVIS laneko trebakuntza programaren amaiera ekitaldia

CIVIS laneko trebakuntza programaren amaiera ekitaldia
2019/06/19
12:00 – 14:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ekainaren 19an, adimen desgaitasunen bat duten pertsonak lanean trebatzeko CIVIS ikastaroko diplomen banaketa egingo da, Gaude Erakundeak antolatuta, eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko Masterrarekin lankidetzan.

Ekitaldian, diplomak banatuko zaizkie CIVISeko ikasleei, ziurtagiriak laneko prestatzaileei, aitorpena egingo zaie praktiketako enpresei baita kontratuak egiten dituzten enpresei ere. Proiektua irailetik ekainera garatzen da Deustuko Unibertsitatean, eta parte hartzaileei gaitasun teoriko-praktikoak eskaintzen dizkie euren enplegarritasuna hobetzeko, lan merkatuan arrakastaz sar daitezen. Gainera, ikasle guztiek egiten dituzte praktikak Bizkaiko lurraldeko hainbat enpresatan.

Programan, langabezian dauden 14 pertsonak hartu dute parte, eta Lanbideri eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzari esker egin ahal izan da. 

Joango zarela adierazteko: bparra@gaude.eus

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>