Lidergoko bazkaria, Atresmedia Televisióneko zuzendari nagusi Javier Bardajírekin
Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.
Chatham House Rules sistema erabiltzen da bazkarietan. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan argi adieraziko zaie parte hartzaileei.
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta Bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.
Javier Bardají
Javier Bardají Atresmedia Televisióneko zuzendari nagusia eta Taldeko kontseilari delegatua da.Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Komunikazioan doktorea unibertsitate berean; PDD (1995) eta PADE (2015) Enpresen Kudeaketan IESEn. Marketin Estrategikoan diplomatua ESADEn (1991) eta Kontabilitate eta Finantzetan IESEn (1993).
Atresmedia-ko zuzendaritza nagusira iritsi aurretik, Multimedia-ko zuzendaria, Komunikazio eta Marketin Korporatiboaren zuzendaria eta Edukien zuzendaria izan zen taldean.
Telebistaren Akademiako kide da eta hainbat lan argitaratu ditu, hauek dira aipagarrienak: La gestión de la creatividad en TV: El caso Globomedia eta De Antena 3 a Atresmedia pasando por LaSexta.