Lidergoko Bazkariak Jose Antonio Llorenterekin

Lidergoko Bazkariak Jose Antonio Llorenterekin
2018/11/05
14:00 – 14:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko Bazkarien edizio berri batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.

Laneko bazkari formatuan eta enpresa handietako zuzendariak parte hartzaile direla, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Chatham House Arauari jarraiturik egingo da jardunaldia.

Inscripción (Izena ematen dutenei e-mailez jakinaraziko zaie plaza duten).

José Antonio Llorente

LLORENTE & CUENCA aholkularitzako bazkide sortzailea eta presidentea da. Komunikazio korporatiboko eta finantzarioan aditua da, 25 urte baino gehiako esperientzia du eragiketa korporatiboen aholkularitzan, hala nola fusioak, erosketak, desinbertsioak, joint ventures edo burtsatik irtetzea. XXI. mendeko gizartean komunikazioak duen garrantziari buruzko Octavo sentido saiakeraren egilea da.

LLORENTE & CUENCA sortu baino lehen, hamar urtez egin zuen lan Burson-Marsteller nazioarteko firman, bertako Aholkulari eta Ordezkaria izan zen bost urtez, CEOE Enpresen Erakundeen Espainiako Konfederazioan. EFE Berrien Agentziako kazetaria ere izan da.

The Holmes Report agentziak komunikazio eta marketinaren munduko 15 profesional onenen artean aukeratu zuen, 2015ean.

LLORENTE & CUENCA

LLORENTE & CUENCA aholkularitza da, ospea, komunikazioa eta gai publikoen kudeaketan liderra da Espainian, Portugalen eta Latinoamerikan.  21 bazkide eta 500 profesional baino gehiago ditu, aholkularitza estrategikoko zerbitzuak eskaintzen dituzte jarduera guztietako enpresei, gaztelaniaz eta portugesez aritzen direnei. Gaur egun, 13 herrialdetan daude eta 16 bulego dituzte.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>