Lidergoko bazkaria Juan Luis Cebriánekin

Lidergoko bazkaria Juan Luis Cebriánekin
2019/05/27
14:00 – 15:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek hartzen dute parte.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.

Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.

Bazkariak Chatham House Rules arauei jarraituz egiten dira. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan  argi adieraziko zaie parte hartzaileei.

Izena emateko

Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Juan Luis Cebrián

Juan Luis Cebrián kazetari, idazle eta enpresario espainiarra da. El Paiseko zuzendaria izan zen 1976etik 1988ra bitartean eta Espainiako Errege Akademian.

Cebriánek bere kargu exekutiboak utzi egin zituen eta EL Paíseko Ohorezko Presidente izendatu zuten.

Club Bilderberg-eko kidea den hispaniar akademiko bakarra, eta funtzio exekutiboak dituen espainieradun kide bakarra.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>