Lidergoko bazkaria Ramón Gómez de Olea y Bustinzarekin

Lidergoko bazkaria Ramón Gómez de Olea y Bustinzarekin
2019/06/03
14:00 – 15:30
ICADE. Calle de Alberto Aguilera, 23, 28015 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dute.

Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.

Bazkariak Chatham House Rules arauei jarraituz egiten dira. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan  argi adieraziko zaie parte hartzaileei.

IZENA EMAN (Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.)

Ramón Gómez de Olea y Bustinza

Ramón Gómez de Olea y Bustinza Espainiako RUSSELL REYNOLDS ASSOCIATES bazkide zuzendaria/country president-a da, EMEAko Zuzendaritza Batzordearen kidea eta zuzendariak ebaluatzeko arduraduna Europa mailan.

Ramón Ingeniari Mekanikoa da Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (ICAI) eta Finantzetan espezializatutako MBA Pennsylvaniako Unibertsitatean (Philadelphia). Horrez gain, Master of Arts masterra egin du The Joseph H. Lauder Institute-en eta nazioarteko merkataritzako eta esportazioko graduondokoa du, CECO Merkataritza Ganberan.

Russell Reynolds Associates-en hasi aurretik, proiektu zuzendaria izan da Boston Consulting Group-en. Elecnor-en nazioarteko sailean ere egin du lan, lehendabizi Caribe eta Erdialdeko Amerikako arduradun modura eta, geroago, Afrika frankofonoko zuzendari modura.

Argibide gehiagorako:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>