Hitzaldia: Análisis del Actual Despilfarro de Alimentos y sus Consecuencias Ambientales

Hitzaldia: Análisis del Actual Despilfarro de Alimentos y sus Consecuencias Ambientales
2017/02/16
12:00 – 13:30
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
DeustoTech-Energy taldeko Héctor Barco Cobalea ikertzailea doktorego tesia egiten ari da gaur egun etxeetan botatzen den janari kopuruan egin den jaitsierari buruz, eta lankidetzan ari da Waste4Think ekonomia Zirkularraren arloan jarduten duen europar proiektuarekin.

Hitzaldian aztertuko du zer den “janaria botatzea” eta mundu mailan horrek dakarren arazoa, baita ingurumenean dituen ondorio negatiborik handienak ere. Hitzaldia amaitzeko, adibideak eskainiko ditu ulertzeko zeintzuk izaten diren janaria botatzeko arrazoi nagusiak, eta azalduko du nolako ekimenak ari diren burutzen planeta guztian kopuru horiek gutxitzea lortzeko.

Héctor Barco Ingurumeneko Zientzietan lizentziatua da eta Mediterraneo Aldeko Lurralde Antolamenduari buruzko Masterra, Universidad Pablo de Olaviden (Sevilla). Haren eginkizun profesionala lurraldeko kudeaketarekin lotuta egon da, hainbat tresna erabili baititu: adierazleen formulazioa, ebaluazioa eta interpretazioa; Informazio Geografikorako Sistemak (SIG) erabili ditu politikak eta haien ezarpenaren ebaluazioa sustatzeko. Arlo horrek aukera eman dio hainbat erakundetan lan egiteko, hala nola Nazio Batuetako Priority Actions Programme / Regional Activity Center (PAP/RAC) , Coastal & Marine Research Centre (CMRC),  Agencia de Medio Ambiente y Agua de la Junta de Andalucía eta Universidad Pablo de Olavide.

Oharrak.

Joan nahi baduzu, eta ordu eta egun horretan ezin baduzu, mesedez jarri harremanetan Hector Barco Cobalearekin (hector.barco@deusto.es).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>