Big Dataren aplikazioa sektore ekonomiko estrategikoetan

Big Dataren aplikazioa sektore ekonomiko estrategikoetan
2015/10/27
15:15 – 18:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Big Data erakundeen negozio prozesuetan zeharka sartzen hasita dago. Lehen, behar zehatzetarako erabiltzen zen (bezeroak alde egitea ekiditeko, marketineko ekintzak hobetzeko, etab.), eta konpainietako talde tekniko eta teknologikoek bultzatzen zuten. Tresna analitiko berriak sortzen ari dira negozio unitateen beharretarako diseinatuak, interfaze grafiko sinple, erabilgarri eta intuitiboak dituztenak. Horrela, negozioaren erabiltzaileak Big Data soluzioak hartzea sustatzen du.


Negozioaren erabiltzailearengana Big Data heltzean, aukera zabaltzen da erabiltzaile kopurua gehitzeko eta jarduera esparrua zabaltzeko. Hornitzaile gehiago sartuko direla aurreikusten da, bai irtenbide teknologikoak ematen dituztenak, bai datu agregatzaileak. Hori guztia, ahaztu gabe zein garrantzitsua den Informazio Tekologiari buruzko gobernu politikak betetzea, informazioaren eta datuen babesa eta, zalantzarik gabe, segurtasunerako arriskuak.

Ekitaldian aukera izango duzu negozio erabiltzaileentzako Big Dataren aplikazioko mugimenduko sektoreek dituzten irtenbideak. Finantza sektorean maileguak eskaintzea, pieza kulturalei balioa ematea, iruzurra ekiditeko sistemak, herritarren segurtasuna hobetzea eta aireportuetako salmenta sistema hobetzea dira adierazlerik onenak aipatutako guztia ikusteko. Horrekin, ikusiko dugu zein erritmo duen Big Datak erakundeetan, eta zeintzuk diren zeharkako soluzioak ezartzeko mekanismoak haietan.

Programa:
15:15 – 15:30: Harrera eta ongietorria.
15:30 – 15:40. Datuei buruzko prestakuntza Deustuko Unibertsitatean. Alex Rayón, Big Data eta Business Intelligence-ko Zuzendaria
15:40 – 16:00. Bankuko puntuak Big Dataren garaian. Jorge Monge, Management Solutions.
16:00 – 16:20. Smart Bilbao: Datuak hiriaren zerbitzura (Big Data, Open Data, etab.). Marita Alba, CIMUBISA.
16: 20 – 16: 40. Semantic Big Data: datu semantikoak ustiatzen kultura ikusgarri egiteko. Ricardo Maturana, RIAM – GNOSS.
16:40 – 17:00. Iruzurra ekidin informazioa grafoen bidez aurkeztuta. Jesús Barrasa, NEO4J
17:00 – 17:20. Smart Traveler eta nola aldatu duen Big Datak aireportuetako salmentak hobetzeko kontzeptua. Joseba Díaz, HP.
17:20 – 18:00. Mahai-ingurua.

Ekitaldia erantzukizun tekniko eta teknologikoa duten pertsonei zuzenduta dago, erabakiak hartzen dituzten arloetakoei (marketina, erosketak, finantzak, administrazioa, kontabilitatea, ekoizpena, etab.), orokorrean, Big Data eta Business Intelligenceren mundua ezagutu nahi dutenei.

Jarraitu datuaren analisian eta balioa azpimarratzean ditugun berrikuntzak: Blog Deusto BigDataWeb Programa Big Data.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>