All posts by Deusto Agenda

Deustobarometroaren emaitzak 2025ko abendua

Deustobarometroaren emaitzak 2025ko abendua

Proiektuaren arduradunak: María Silvestre eta Braulio Gómez

Proiektuaren arduradunak: María Silvestre eta Braulio Gómez

2025/12/19
11:00 - 12:00
Prentsa aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitateak, abenduaren 19an, ostiralean, Deustobarometroaren azken edizioaren emaitzak aurkeztuko ditu. Deustobarometroa seihilean behin egiten den inkesta bat da, euskal gizartean kezkarik gehien sortzen duten gaien inguruan herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak biltzen dituena.

Aurkezpena, Prentsa aretoan izango da eta bertan izango dira proiektuaren arduradunak, María Silvestre eta Braulio Gómez.

 
Etiketak

Ilunpetik datozen ahotsak (Donostiako campusa)

Ilunpetik datozen ahotsak (Donostiako campusa)

Voces desde la oscuridad (Campus San Sebastián)
2025/12/10
15:30 - 17:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Unibertsitateak, Robert F. Kennedy Human Rights Fundazioarekin lankidetzan, “Voces desde la oscuridad” izeneko irakurketa antzeztura gonbidatzen zaitu. Emanaldia Bilboko eta Donostiako campusetan aldi berean egingo da datorren abenduaren 10ean.


Sari anitz jasotako Ariel Dorfman dramaturgoak idatzia, eta Kerry Kennedyren "Speak Truth To Power" liburuan oinarritua, obra honek munduko 37 giza eskubideen defendatzaileren testigantzak eskaintzen ditu.


Deustuko Unibertsitateko ikasle gazteen ahotsen bidez, giza eskubideen urraketen aurrean balioaz eta sendotasunaz hitz egiten diguten istorioak entzungo ditugu: adierazpen askatasuna, ingurumenaren babesa eta epaiketa justurako eskubidea, lan behartuaren abolizioa, askatasun erlijiosoa eta emakumeen eskubideak, besteak beste.


Ariel Dorfmanen hitzetan: “Iluntasunetik bedeinkazio bat bezalakoak diren ahotsak. Bizitza osoa eman dut giza sufrimenduaren taupada izugarria eta gaiztakeriaren enigma konplexuak esploratzeko aukera emango didaten hitzak aurkitzen”.


Toki kopuru mugatua dela eta, mesedez, izena eman hurrengo inprimakiaren bitartez bertaratuko zaretela adierazteko. Azken egunaabenduaren 3a, asteazkena (egun hori barne).

Izena emateko inprimakia (Donostiako campusa)

 
Etiketak

“Ez naiz sorgina” erakusketa #A25

“Ez naiz sorgina” erakusketa #A25

Exposición “No soy una bruja” #25N
2025/11/12 - 2025/11/26
Makinen ondoko sarrera
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Pentsa liteke Erdi Arotik ateratako kontakizun bat dela, baina hau 2025ean Ghanan gertatzen den errealitate bat da. Herrialde horretan, milaka emakume sorgintzat salatzen dituzte eta haien etxeetatik aldentzen dituzte. Salatuak izan ondoren, emakumeak haien komunitateetatik kanporatuak dira eta ondorioz, babesleku bila Kapatinga, Gnani, Gambaga eta Kukuo kanpamentuetara joatera behartuta ikusten dute beren burua. 

Hurbil zaitez “Ez naiz sorgina” erakusketara, Amnistia Internazionalaren eskutik eta Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Unitatearen laguntzarekin, Ghanan errealitate hau bizi izan duten hamar emakumeren istorioak ezagutu ahal izateko. 

Paraninfoaren ondoko klaustroan ikusgai,  azaroaren 12tik 26ra arte. 



 
Etiketak

Antzerki erakustaldia: “El fantasma de la casa”

Antzerki erakustaldia: “El fantasma de la casa”

Muestra de teatro: “El fantasma de la casa”
2025/11/29
19:00 - 20:00
Kontainer aretoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Bilboko campuseko ikasle ohien antzerki konpainiak El fantasma de la casa antzeztuko du, pertsonek beren buruarekin eta ingurunearekin bakeak egiteko duten zailtasunari buruzko ekoizpen propioko testua. Emanaldia azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Kontainer aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan erosi ahal izango dira 10 euroren truke, toki guztiak bete arte.

 
Etiketak

Hilen aldeko meza

Hilen aldeko meza

Eucaristía de Difuntos
2025/11/03
13:05 - 14:00
Kapera Gotikoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Azaroaren 3an, astelehenean, eukaristia ospakizuna izango da, Deustuko Unibertsitatearekin lotura izan duten eta azken urte honetan hil diren guztiak gogoratzeko. Eukaristia 13:00etan izango da Unibertsitateko Kapera Gotikoan. Denok gaude gonbidatuta Jainkoari haien bizitzagatik eskerrak emateko eta haien senideei gure elkartasuna adierazteko. 13:00etatik 14:00etara ez da egongo klaserik elizkizunera joan ahal izateko.

 
Etiketak

[Ezeztatua] #ErasmusDays: Batzen gaituzten balioak

[Ezeztatua] #ErasmusDays: Batzen gaituzten balioak

[CANCELADO] #ErasmusDays: Los valores que nos unen
2025/10/15
13:00 - 14:00
Foroa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Zatoz #ErasmusDays jardunaldiak ospatzera urriaren 15ean, asteazkenean, 13:00etan, Donostiako Campuseko Foro aretoan, María Silvestre Cabrerarekin (Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna) eta Mikel Díez Sarasolarekin (EHUko Zuzenbideko irakaslea) batera.

Zuzeneko podcast bat izango da, non balio europarrei buruzko gogoeta egingo dugun: giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide-estatua eta giza eskubideak. Balio horiek nola elkartzen eta inspiratzen gaituzten aztertuko dugu.

Ez galdu! Aukera paregabea izango da entzuteko, ikasteko eta gure gizartea eraikitzen duten balioei buruzko solasaldi irekian parte hartzeko.

 
Etiketak

Kantzelariordea eta Gobernu Kontseiluburuaren kargua hartzeko ekitaldia

Kantzelariordea eta Gobernu Kontseiluburuaren kargua hartzeko ekitaldia

Acto de toma de posesión del Vicecanciller y Presidente del Consejo de Gobierno
2025/09/03
13:00 - 14:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Ekitaldira joatekoa bazara, mesedez, bete inprimaki hau uztailaren 18rako (ostirala)egun hori barne.
 
Etiketak

Webinarra | Erlijio-aniztasunaren tokiko kudeaketa: Europako hirietako praktika onak

Webinarra | Erlijio-aniztasunaren tokiko kudeaketa: Europako hirietako praktika onak

Webinar | Claves para la gestión local de la diversidad religiosa: experiencias prácticas de las ciudades europeas
2025/09/23
09:30 - 11:00
Online zooom bidez
Gehitu Google Calendarrera

 

RETO proiektuaren baitan, webinarra honek Europako hiriek erlijio-aniztasunaren kudeaketan eta tolerantziaren sustapenean garatutako esperientzia, ekimen eta praktiken azterketa konparatibo baten emaitzak aurkeztuko ditu.

Ekitaldia bi mahai-inguru dinamikoetan egituratuko da:

1. Mahaingurua:
Askatasun erlijiosoari eta aniztasunari buruz Europan eginiko ikerketa konparatiboaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. Parte hartuko dute Università degli Studi di Milano-ko (Alessandro Negri), Rijksuniversiteit Groningen-eko (Julia Martínez-Ariño) eta Coimbra-ko Unibertsitateko (Sónia Caseiro) ikertzaileek.

2. Mahaingurua:
Europako hainbat hiritan gauzatutako ekimen eta esperientzia esanguratsuak aurkeztuko dira, horien ezarpen eta arrakastarako funtsezko gakoak nabarmenduz.

Webinarraren egitarau osoa datozen asteetan eskuragarri egongo da.

Ekitaldia ingeles hizkuntzan egingo da, eta gaztelaniarako aldi bereko interpretazio zerbitzua eskainiko da.

Izena emateko inprimakia hemen klik eginez.
 
 
Etiketak

Gosari publiko-pribatua | Berrikuntza eta ekintzailetza herritarren bizitza hobetzeko

Gosari publiko-pribatua | Berrikuntza eta ekintzailetza herritarren bizitza hobetzeko

Desayuno público-privado | Innovación y emprendimiento para mejorar la vida de la ciudadanía
2023/03/14
09:30 - 11:00
Deusto Business School Madril
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Nola gauzatzen da lankidetza publiko-pribatua ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko orduan? Zeintzuk dira udal-eremuan behar bezala funtzionatzeko gakoak? Ezagutu nahi al dituzu elkarlan horretatik eratorritako hainbat ekimen eta arrakasta kasu? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, Deusto Business Schoolek "Berrikuntza eta ekintzailetza herritarren bizitza hobetzeko" mahai-ingurura gonbidatzen zaitu. Martxoaren 14an izango da, 9:30ean, Madrilgo egoitzan (Castelló kalea 76). Hitzordu honetan, PLEI programaren barruko Gosari Publiko-Pribatuak zikloaren I. ekitaldian, Pedro González Torroba, Madrilgo Udaleko Ekonomia, Merkataritza, Kontsumo eta Partaidetzako koordinatzaile nagusia, eta Juan Antonio Peña, Caixabankeko Erakundeen zuzendaria izango dira. EMAN IZENA Informazio gehiago Patricia Jiménez Helbide elektronikoa: patricia.jimenez@deusto.es Tel.: 91 577 61 89 luz.: 7001  
 
Etiketak

Kargua hartzeko ekitaldia Donostiako campusean

Kargua hartzeko ekitaldia Donostiako campusean

Acto de toma de posesión en el campus de San Sebastián
2025/07/08
12:00 - 13:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Kargua hartzeko ekitaldia: Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea Ekitaldia egun, ordu eta leku hauetan izango da: Eguna: uztailak 8 (asteartea) Ordua: 12:00 Lugar:  Loiola Centrum  (Donostiako campusa) Ekitaldira joatekoa bazara, mesedez, bete inprimaki hau ekainaren 18rako (asteazkena), egun hori barne. Izena ematea
 
Etiketak