Liburuen azoka solidarioa
"Partekatu kultura, oparitu jakintza” kanpaina solidarioaren III. edizioa ospatuko dugu Donostiako campusean.
Zer lortu nahi dugu?
- Erabiltzen ez ditugun liburu guztiak berrerabiltzea eta aprobetxamendua sustatzea.
- Elkartasuna, kultura, lankidetza eta liburuak birziklatzea bezalako balioak sustatzea.
- Bildutako dirua Unibertsitatearen gizarte-proiektuei ematea.
- Nahi dituzun liburu guztiak eman ditzakezu.
- Dohaintzan emandako liburuak biltzeko kanpainaren ondoren, "azoka solidarioa " antolatuko dugu, liburuak prezio sinboliko batean erosteko.
Jardunaldia: “Talentu berdinak, aukera berdinak”
Jardunaldia: “Talentu berdinak, aukera berdinak”
2024/11/20
10:00 - 12:00
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Espainiako Batzorde Olinpikoak, Deustuko Unibertsitatearekin, Iberdrolarekin eta International Olympic Committee-ko Elkartasun Olinpikoaren babesarekin elkarlanean, kirolean berdintasuna sustatzeko jardunaldi bat antolatu du.
Helburua: genero berdintasuna kirol arloan sustatzen jarraitzea, elkarrizketa
sustatuz eta kirolaren maila guztietan ekitatearen garrantziaz kontzientziazeko. Jardunaldi hau aukera paregabea da kirol bidezkoago eta inklusiboagorantz aurrera egiteko.
Hizlariak:
- Isabel Rubio, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa.
- Itsaso Leunda, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Espainiako errepideko txirrindularitzako txapelduna 2008an.
- Xabier Etxaniz, piraguista Bartzelona 92 eta Atlanta 96ko olinpiar jokoetan.
- Rocío Ybarra, belar-hockeyko jokalaria, Atenas 2004, Pekin 2008 eta Rio 2016ko olinpiar jokoetan parte hartutakoa.
- Laura López, Iberdrolako kirol babesle taldekoa.
- Manuel Parga, Espainiako Batzorde olinpikoko marketin, jasangarritasun eta giza baliabideetako zuzendaria.
Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren I Nazioarteko Topaketako hasiera ekitaldia
Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren I Nazioarteko Topaketako hasiera ekitaldia
2024/11/18
16:00 - 19:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren Nazioarteko I. Topaketari hasiera emateko ekitaldia antolatu du. Datorren azaroaren 18an izango da, 16:00etan, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan.
Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitatea buru duen ekimen bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du, talentua erakartzeko "Bizkaia with the talent" ekimenaren bidez eta AUSJAL Sareko (Jesusen Lagundiaren Esku Utzitako Unibertsitateen Elkartea Latinoamerikan) unibertsitateekin lankidetzan egiten da, STEM profilak dituzten eta Bizkaiko enpresa erreferenteen berrikuntza arloak aktibatzen eta bizkortzen lagundu dezaketen Latinoamerikako pertsonak identifikatzeko eta Lurraldera erakartzeko.
Topaketaren helburua da proiektu honetan inplikatutako eragile guztiak biltzea – parte-hartzaileak, erakundeak, enpresak eta unibertsitateak –, eta azaroaren 18tik 22ra egingo den Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren Nazioarteko I. Topaketari hasiera ematea.
Izena ematea
Informazio saioak. Fisioterapia eta Fisioterapia + JFKZ
Informazio saioak. Fisioterapia eta Fisioterapia + JFKZ
2024/12/10
18:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak informazio saioa egingo du, ONLINE, asteartea, abenduak 10, 18:00etan. Saio horretan Fisioterapiako eta Fisioterapia + JFKZko Graduak aurkeztuko dira.
Informazio saiorako izena emateko klikatu hemen.
Gela irekia – SER irrati-katea: Diskurtso antifeministak
Gela irekia – SER irrati-katea: Diskurtso antifeministak
2024/11/19
17:00 - 18:30
Areto Digitala
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Deustuko Unibertsitateak, Cadena SER Euskadirekin lankidetzan, hitzaldi antifeministei buruzko Gela irekia mintegira gonbidatzen zaitu. Mintegi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin batera berriki argitaratutako "Erresistentzia antifeministak eduki digitalean" ikerketan oinarrituko da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerketa-bekaren emaitza.
SER kateko komunikazio arloko profesionalekin eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaileekin batera, emakumeen aurkako gorroto diskurtsoek, genero desinformazioak eta horiek demokrazian dituzten ondorioek planteatzen dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango duzu.
Graduondokoen online informazio-saioak. Ingeniaritza arloa
Graduondokoen online informazio-saioak. Ingeniaritza arloa
2025-2026 ikasturtean zure karrerari bultzada bat nola eman pentsatzeko unea da. Deustuko Unibertsitatean, lan-merkatuan nabarmentzen laguntzeko diseinatutako graduondokoen eskaintza zabala dugu.
Profil profesional trebea garatu eta ingeniaritza industrialean, automobilgintzan, elektronikan, sistema adimendunetan edo antolaketa industrialean espezializatu nahi baduzu, ez galdu Ingeniaritza arloko graduondokoen eskaintzari buruzko online informazio-saioa. Azaroaren 27an egingo dugu, 16:00etan, eta bertan argituko ditugu zure zalantza guztiak.
Eman izena!
Informazio gehiago
Hitzaldia. Kerry Kennedy: “Human rights: achievements and challenges in a polarized world”
Hitzaldia. Kerry Kennedy: “Human rights: achievements and challenges in a polarized world”
2024/10/25
10:00 - 11:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Kerry Kennedy abokatu eta ekintzaileak, Robert F. Kennedy AEBetako senatari ezagunaren alabak, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean egingo duen bisitan, RFK Human Rights fundazioak giza eskubideen arloan egiten duen lanaz hitz egingo digu. Fundazio horretako presidentea da, eta, besteak beste, giza eskubideen urraketa larri eta sistematikoengatik gobernuen erantzukizunak exijitzea da fundazioaren eginkizunik garrantzitsuenetarikoa.
Hitzaldiaren ondoren, Kerry Kennedyk, Felipe Gómez Isa irakaslearekin elkarrizketan, egungo giza eskubideen urraketetan sakonduko du, gero eta polarizatuago dagoen mundu honetan. Estatu Batuetako historiako dinastia politiko garrantzitsuenetako baten ondarera hurbiltzeko aukera paregabea izango da.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da ingelesetik gaztelaniara.
Izen ematea
Forum on Sustainable Development Goals “Connecting Academic Research and Policy Solutions for SDG Localization”
Forum on Sustainable Development Goals “Connecting Academic Research and Policy Solutions for SDG Localization”
Deustuko Unibertsitateak eta Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioak 2024 Forum on Sustainable Development Goals “Connecting Academic Research and Policy Solutions for SDG Localization” egingo dute. Bertan, Nazio Batuetako eta lurralde-administrazioetako ordezkariek, baita nazioarteko ikertzaile eta akademiko garrantzitsuek ere, 2030 Agendako alderdi esanguratsuak landuko dituzte: a) GJHen agenda globalaren kokapenaren erronkak; b) nola finkatu unibertsitateak politika publikoen diseinuan egiten duen ekarpena.
Nazio Batuek identifikatutako funtsezko sei trantsizioak islatzeko, foroak lau paneletan banatuko ditu ponentziak eta mahaiak: Kalitatezko hezkuntza; Desberdintasuna eta babes soziala; Eraldaketa digitala eta adimen artifiziala; eta Ekintza klimatikoa eta energia- eta elikadura-sistemen trantsizioa.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da ingelesetik gaztelaniara.
Izen-ematea eta egitaraua
DeustoForum. “Elecciones en Estados Unidos: Donald Trump vs. Kamala Harris. Una fecha para la historia”
DeustoForum. “Elecciones en Estados Unidos: Donald Trump vs. Kamala Harris. Una fecha para la historia”
2024/10/17
12:00 - 13:30
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Datorren azaroaren 5ean, Estatu Batuetako hauteskundeak izango dira. Gertaera horren ondorioak herrialdearen mugak gaindituko ditu, eta horren emaitzak nabarmen baldintzatuko du datozen urteetan geopolitikak mundu mailan izango duen bilakaera.
Une historiko honen garrantziaz jabetuta, DeustoForumek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Aimar Bretos kazetari ezagunaren eta Cadena Ser kateko Hora 25 programaren zuzendariaren, David Coury kazetariaren eta Wisconsingo Unibertsitateko irakasle katedradunaren arteko solasaldira. Horiek lagunduko digute nazioko eta nazioarteko politikarekin, kanpainako estrategia eta mezuekin, komunikabideen estaldurarekin eta hauteskunde-prozesuarekin lotutako gaiak argitzen.
Ildo horretan, elkarrizketak sakonduko du nola aldatu den kanpaina Bidenen ordezkapenetik Harrisera, nola aurkezten den hautagai bakoitza, nola funtzionatzen duen AEBetako boto sistemak, swing states edo zalantzazko estatuak deiturikoak zer diren, emaitzaren arabera jokoan dauden gai garrantzitsuenak, Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzak munduko gainerako herrialdeetan duen eragina edo hauteskundeak nork irabaziko dituen, besteak beste.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da ingelesetik gaztelaniara.
EMAN IZENA HEMEN
forum.deusto.es
Javier de Andrés, candidato a Lehendakari por el PP, visita el Colegio Mayor
Javier de Andrés, candidato a Lehendakari por el PP, visita el Colegio Mayor
Javier de Andrés, candidato a Lehendakari por el PP, visita el Colegio Mayor
El próximo 15 de octubre el Colegio Mayor recibe en su próxima comida coloquio a Javier de Andrés Guerra, (Vitoria, 3 de octubre de 1967), periodista y político español del Partido Popular del País Vasco que fue Diputado General de Álava entre 2011 y 2015. Después fue nombrado delegado del Gobierno en el País Vasco. En 2018 retomó su actividad profesional como periodista publicando artículos en distintos medios. En 2023 vuelve a la política llegando a ser propuesto como candidato a Lehendakari por el PP en 2024.









